XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hurrengo saioetan Elvis gabe aritu ziren, haren hutsunea, ahal zuenean, don Melitonek berak betetzen zuela.

Handik hilabetera azaldu zen Elvis, beste saio haietako batera.

Hura atetik sartzen ikusi bezain azkar, gitarra desentxufatu eta, goian jasoa zuela, mutilarengana hurbildu zen apaiz zaharra:

- Zer esan nian nik hiri...?

- Gitarra buruan hautsiko niala, ezta...?

Paralizatuta bezala zegoen Elvis, gainera zetorkion erauntsiari nola aurre egin ez zekiela, erruduntasun sentimendu batek geldi egotera beharturik edo.

Elvisen parera heldu zenean, ordea, gitarra eskura zakarki eman, eta are zakarrago egin zion oihu:

- Hoa hemendik!

- Ez haut gehiago ikusi nahi!

Elvis elizpetik irten zenean, alabaina, atzetik joan zitzaion don Meliton:

- Zergatik, Elvis...?

- Zergatik...? eta besarkatu egin zuen.

- Barkatu... erantzun zion Elvisek, masailan behera malkoak irristaka.

Don Melitonek ere malkotan zituen bere begiak.